martes, 26 de abril de 2016

#Bidebarrieta-k, zientzia fikziozko filmetako denbora paradoxak aztertuko Pre @FANTBilbao

Nota de prensa del Ayuntamiento de Bilbao (aquí en castellano y a continuación en euskera):

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, ZIENTZIA FIKZIOZKO FILM BATEAN DAUDEN DENBORA PARADOXAK AZTERTUKO DITUEN HITZALDIA JASOKO DU ASTEAZKEN HONETAN, PRE-FANTEN BARRUAN, ERROBOTIKAN ADITUA DEN JORDI OJEDA INGENIARI ETA IRAKASLEAREKIN

·         Maiatzaren 6tik 13ra ospatuko den Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANT 22k, BBK Aretoan doako sarrera izango duten aurretiazko jarduerak eskainiko ditu apirilaren 27tik maiatzaren 1era.

Bilbon, 2016ko apirilaren 25ean. Maiatzaren 6tik 13ra ospatuko den Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANT 22k aurretiazko zenbait jarduera eskainiko ditu edizio honetan ere, doako sarrerarekin, apirilaren 27tik maiatzaren 1era, Kale Nagusiko BBK Aretoan eta Bidebarrietako Liburutegian.

Programazioa ASTEAZKEN honetan zabalduko da, Jordi Ojeda errobotikan adituak Bidebarrieta Kulturgunean eskainiko duen hitzaldiarekin. Unibertsitateko irakasle ere baden industria ingeniaria ezaguna da artea, komikiak eta zinea defendatzen dituelako zientzia eta teknologia hobeto hedatzeko, prestakuntza akademikoa interesgarriago bilakatzeko eta baita bokazio zientifikoak pizteko ere. Paradojas temporales en el cine de ciencia ficción” hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta sarrera librea izango da.

Paradoxa bat logikaren kontrako gertakaria da. Dagokiguna denboran egiten den bidaia bada, istorioaren gidoilariak oinarrizko zenbait arau izan behar ditu kontuan, aurki ditzakegun denboraren paradoxak errespetatzea edo ez errespetatzea erabakitzeko. Hitzaldian, zientzia fikziozko film batean kontuan izan behar diren denboraren paradoxak aipatuko dira, eta horietako bakoitzarekin erlazionatutako film zerrenda proposatuko da.

Jordi Ojeda doktore Ingeniari Industriala eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da. Bere lanerako, zine fantastikoa, zientzia fikziozko literatura eta komikiak bezalako herri kultura erabiltzen dituen zientziaren dibulgatzaile ezaguna da. Hainbat erakusketetako komisario izan da, eta zientzia fikziozko hitzaldi eta artikulu asko ditu. Sitges-Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunya izenekoaren epaimahaiko kide izan da, eta zinemaldiak eta Bartzelonako Unibertsitateak antolatzen duten zientzia fikziozko ikastaroa zuzentzen du Ángel Salarekin batera.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da

Lekua: Bidebarrietako Liburutegia, Calle Bidebarrieta Kalea, 4, 48005 Bilbao, Bizkaia
Data: APIRILAK 27, 19:30h




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.